Maia Echevarría Garzónen erakusketak Gasteizko sortzaile gaztearen ibilbide artistikoan zeharreko ibilbidea proposatzen du. Bere praktika artistikoa teknika eta materialen etengabeko esplorazioak ezaugarritzen du.
Ibilbide laburra izan arren, bere lanek heldutasun nabarmena eta erretratuaren generoarekiko begirada sentikorra erakusten dute; izan ere, hori da bere ikerketa artistikoaren ardatz nagusia.
Echevarríaren lana giza fi guraren irudikapenaren inguruan antolatzen da, behaketa, esperimentazioa eta identitatearen inguruko hausnarketa uztartzen dituen ikuspegi garaikide batetik abiatuta. Erretratuaren bidez, artistak aurpegiaren adierazkortasunean eta irudiak emozio-egoerak transmititzeko duen gaitasunean sakontzen du, intimoaren eta barnekoaren artean mugitzen diren konposizioak sortuz.
Bere proiektuetan hainbat hizkuntza plastiko eta euskarri aztertzen ditu, material eta prozedura desberdinak txertatuz bere piezen emaitza aberasteko. Jarrera esperimental horri esker, erretratuaren aukerak zabaldu eta tradizio fi guratiboaren eta arte garaikideko praktiken arteko elkarrizketa sortzen duten lanak garatzen ditu.
Intagrama: @ma.iarte010