Maria Oses + Idoia Asurmendi: "Munstroen bila: ohearen azpian aurkitutakoak"

Arrasate-Mondragon 2026(e)ko Apirilak 17
  • Maria Oses + Idoia Asurmendi: "Munstroen bila: ohearen azpian aurkitutakoak"

Ez da kontzertu bat, ezta errezitaldi bat ere: musikaren eta hitzaren arteko elkarrizketa bat da. Bi artistek elkarrekin sortu zuten lehenengo kantuak « Munstroa » du izena, eta iluntasunari beldurra dion munstro bati buruzkoa da.

Kantu horri tiraka, munstroak hartu dituzte gai orokor gisa, ikuskizunaren haria izateko. Ohearen azpiko munstroak esnatu eta oholtzaren gainera gonbidatu dituzte, eta aitzakia paregabea izan da zenbait gai lantzeko, hitzaren eta musikaren bitartez esperimentatzeko, jolasteko eta fantasiari tarte bat eskaintzeko.

arrasate.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Apirilak 17
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKulturate
    Azoka, 1
    Arrasate-Mondragon
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kulturate, Arrasate-Mondragon

Non