Gazte Plaza 2026: egitaraua (Gasteiz)

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Apirilak 18
  • Gazte Plaza 2026: egitaraua (Gasteiz)

Gasteizko erdigune historikoak Gazte Plazaren bigarren edizioa jasoko du apirilaren 18an

2026ko apirilaren 18an,Gazte Plaza izango da Gasteizen. Ekimenean, udalerriko artista gazteek beren sormena eta talentua erakutsiko dute.

Gazte Plazako aurreko urteko irudia Lucia Lasaga Gallego (@dardara.ka) gazteak sortu zuen. Luciak Diseinu grafikoa eta ilustrazioa egiten ditu.

Hogei bat jarduera

Larunbat osoan zehar, programak hogei bat jarduera eskainiko ditu publiko guztientzat, besteak beste, kontzertuak, tailerrak, pintura, antzerkia eta dantza…. Ekintzak sarrera librea izango dute.

Erdi Aroko hirigune osoan zehar

Gazte Plaza almendrako hainbat gunetan egingo da: Buruileria Plazan, Santa Maria Plazan eta Aihotz Plazan. Eguraldiak lagunduko ez balu, jarduera batzuk lekuz alda daitezke Landatxo eta Aldabe Gizarte Etxeetara.

Programazioa

Gazte Plazak deialdi publiko baten bidez, pertsona gazteen proposamenak bildu zituen talde eragileak eta horietatik abiatuta osatu zen programazioa.

Jarduerak hiru gunetan banatuko dira: Mugitu Santa Maria plaza, Entzun Burullerias plaza eta Arnastu-Sortu Matxete plaza. Jarduera ibiltariak ere egongo dira.

Apirilak 18 larunbata 

Euria eginez gero, Buruileria eta Santa Maria plazetako jarduerak lekuz aldatuko dira, Aldabe Gizarte Etxera eta Landatxo kiroldegira. Ordutegiak ere aldatu egingo dira, beraz, Gazte Plaza egunean gure sareak jarraitzea eta Udalaren webgunera sartzea gomendatzen da, egunean egoteko.

Azoka

18 eta 30 urte bitartean baldin badituzu, Gasteizkoa baldin bazara edo bertan lan egin, ikasi edo bizi bazara eta Gazte Plazako azokan parte hartu nahi baldin baduzu. Izena eman dezakezu martxoaren 30etik apirilaren 13ra arte.

Ekimen gaztea

Gazteriaren Udal Zerbitzuaren eskutik diziplina artistiko desberdinetako 6 gaztek osatutako talde eragileak gidatuko du Gazte Plaza. Talde eragilea partaidetza-prozesu baten ondoren aukeratua izan da. Gazte-talde hori honako jarduerak burutuko ditu:

  • Jaialdia diseinatzea eta antolatzea
  • Talde profesionalarekin batera erabakiak hartzea
  • Ekitaldian zehar komunikazioa eta bitartekotza egitea
  • Beste gazte batzuekin taldean lan egitea

Helburuak

  • Udalerriko gazte sortzaileen ezagutza, lankidetza eta sareko lana bultzatzea.
  • Hiriko gazteen kultura-sormena sustatzea eta babestea.
  • Zaintzako gazteen pentsamendu sortzailea eta berrikuntza sustatzea.
  • Gazteen adierazpen artistiko eta kulturalerako bidea izatea.
  • Gazteen arte-adierazpenen kontsumoa sustatzea Gasteizen.
  • Hiriko gazteen presentzia aktiboa eta sortzailea modu positiboan ikusaraztea.
  • Hirian aurkitzen ditugun diziplina alternatibo guztiei esparru fisiko espezifikoa ematea.

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko Apirilak 18
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non