Ibilki 2026: "Azala"

Hendaia 2026(e)ko Apirilak 19
  • Ibilki 2026: "Azala"
    Argazkia: DAB konpainia

Bost dantzari eta biolontxelista batek eszenatokia elkarbanatzen dute mugimendua, musika eta emozioa bateratzen dituen dantza gairaikideko obra batean.

Publikoarekin zuzezenean konektatzen duen mezu argi bat eta dantza asko duen emanaldi bizi bat da AZALA.
Etorkizun hobe baterantz goaz ala erabaki txarren ziklo batean gaude harrapatuta? Gizakiok behin eta berriz akats berdinak errepikatu ditugula erakutsi digu historiak. Baina... norabidea alda dezakegu?

Azala da gure historia pertsonal eta kolektiboaren mapa: borrokak, arrakastak eta porrotak idatzita daude gure gorputzean. Ikuskizun honetan mugimenduak erakutsiko digu nola errepikatzen diren zikloak... eta, batez ere, nola apur ditzakegun.

Ibilki programaren karietara antolaturik eta Hendaiako herriko etxearekin partaidetzan.

EKE

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaDAB konpainia
  • Data 2026(e)ko Apirilak 19
  • Ordutegia18:30
  • LekuaMendi Zola
    Hendaia
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Hendaia

Non