Maddi Oihenart, Juantxo Zeberia Etxetxipia: "LUR"

Galdakao 2026(e)ko Apirilak 19
  • Maddi Oihenart, Juantxo Zeberia Etxetxipia: "LUR"

Hamabost urte geroago, Maddik eta Juantxok berriz ere diska kaleratu dute. Hiru urtez patxadaz eta lasaitasunez ondutako lan baten emaitza da, egungo panorama frenetikoan arraroa den mimoarekin sortua. `Lur´ norberaren lurraz ari, baina baita lurrik gabekoetaz ere. Gazako minaren oihartzuna entzunez sortua, Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen den lurralde emozionala eraiki dute. Zuzeneko emanaldian, poesiak eta musikaren biluztasunak bidea ematen diote emozio hutsez beteriko unibertso bati. Zuberoako kantu herrikoiak, sorkuntza propioak eta bertsio bereziren bat entzungo dira. Naturaren edertasuna, kontzientzia ekologikoa eta giza barne-mundua uztartzen dira Itxaro Borda edo Leire Bilbao bezalako idazleen hitzekin.

  • Ahotsa: Maddi Oihenart
  • Pianoa eta moldaketak: Juantxo Zeberio Etxetxipia
  • Biolina: Miren Zeberio
  • Gitarra: Angel Unzu
  • Hitzak: Itxaro Borda, Leire Bilbao, Maddi Oihenart, Juantxo Zeberio
galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Apirilak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTorrezabal Kultur Etxea
    Lehendakari Agirre Plaza, z/g
    Galdakao
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Torrezabal Kultur Etxea, Galdakao

Non