"Irakurketa Erraza: irakurketa eta ulermena dinamizatzea"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko apirilaren 20(e)tik 2026(e)ko apirilaren 27(e)ra
  • "Irakurketa Erraza: irakurketa eta ulermena dinamizatzea"

Irakurketa Errazaren (IE) kontzeptua eta erabiltzaileekin lan egiteko moduak ezagutzeko ikastaroa. IE materialekin irakurketa dinamizatzeko gaitasunak eskuratzea du helburu, bereziki irakurtzeko edota ulertzeko zailtasunak dituzten kolektiboekin dinamizatzeko gaitasunak erdiestea.

Helburuak

Ikastaro hau liburutegian IE taldeak abian jarri eta dinamizatu nahi duen liburutegietako profesional mota guztiei zuzenduta dago.

Helburu nagusia IE materialekin irakurketa dinamizatzeko gaitasunak eskuratzea da eta, irakurtzeko edota ulertzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zuzendutako saioak dinamizatzen ikasiko dute parte-hartzaileek:

  • Aldi baterako zailtasunak dituztenak: etorkinak, analfabetismo funtzionala, hizkuntza berria ikasten dutenak (euskara eta gaztelera), eskolatze gutxikoak, istripuak, irakurtzen berandu hasi direnak, hainbat arrazoirengatik irakurketa baztertu dutenak...
  • Zailtasun iraunkorrak dituztenak: desgaitasun intelektuala, dislexia, hizkuntzaren nahasmenak, arreta nahasmenak, ikasketa nahasmenak, afasia, autismoa, osasun mentalaren arloko gaixotasunak...

HELBURU NAGUSIAK

  • IE materialen erabileran trebetasuna lortzea.
  • IE materialetatik abiatuta ekintzak diseinatzeko metodologia ematea.
  • IE materialekin irakurleen artean irakurketa eta ulermena bultzatzeko dinamika eta teknika zehatzak ematea.
  • IE materialak irakurleen ezaugarri zehatzen arabera erabiltzeko trebetasuna lortzea.

Irakaslea

Nerea Aizpurua Iraola. 10 urte daramatza Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazaren proiektuan lanean. Bi hizkuntzetan eta hainbat irakurle motarekin irakurketa dinamizatzen du Irakurketa Errazeko (IE) taldeetan. Gai honi buruzko ikastaroak eta aholkularitza ematen die ere mota guztietako profesionalei. Arlo guztietako testu eta informazio irisgarria sortzen eta egokitzen du.

Informazio gehiago

www.aldee.eus

Laburrean

Non