SARA ZOZAYA (Arriaga Antzokia)

Bilbao 2026(e)ko Apirilak 21
  • SARA ZOZAYA (Arriaga Antzokia)

Nerabe taldeko abeslaria bakarka dator disko berriarekin eta abesti bikainekin.

Sara Zozaya, Donostian jaioa, akordeoia jotzen hasi zen musika-munduan. 12 urte besterik ez zituela, Piazzollaren lanak jotzetik bere kantak sortzera egin zuen jauzi, gitarraren eta teklatuen laguntzarekin. Gaur egun, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio.

2018ko abenduan atera zuen bere lehen EPa, «III», disko labur, intimista eta progresiboa, eta Mondo Sonoro hedabide espezializatuak urteko demorik onenen 7. postuan jarri zuen. Hiriko Soinuak txapelketa irabazi du Zozayak, eta Bartzelonako «Los Aperitivos de Primavera Sound» kontzertu-zikloan jo du, besteak beste.

Etorkizuna oparoa da Sara Zozayarentzat, bakarkako bere lehen LPa agertu baita, «NARA» (2025) izenekoa. Lan honetan, hamar abesti bikain proposatzen ditu artistak, bakarka zein taldean, eta primeran funtzionatzen dute. Benetako gozamena izango da Arriagako Foyer gunean haren abestiak entzutea eta dastatzea.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Apirilak 21
  • Ordutegia19:30
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non