(Bertan behera) Stift Festival Orchestra: "Vive Vivaldi"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Apirilak 22
  • (Bertan behera) Stift Festival Orchestra: "Vive Vivaldi"

Antonio Vivaldiren musika izango da protagonista Baluarten, Herbehereetako Stift Festival Orchestraren eskutik, bere 20. urteurrena ospatzen duela. Taldea bere sortzaileak, Daniel Rowland biolin-jotzaile britainiarrak, zuzenduko du.

Egitarauan konpositore veneziarraren lan ezagunenetako batzuk bilduko dira: La Follia, Lau biolinentzako kontzertua Si Maiorrean eta Biolin, biolontxelo eta harirako kontzertua si bemolean, baita sari ugari jaso dituen konpositore argentinar Osvaldo Golijoven Tenebrae obra ere. Kontzertua Max Richteren Recomposed: Vivaldi – The Four Seasons lanarekin amaituko da, Lau urtaroak obra klasikoaren gaur egungo berrinterpretazioarekin, egungo konpositore garrantzitsuenetako baten eskutik.

Daniel Rowlandekin batera arituko dira Maja Bogdanovic biolontxelo-jotzailea, Floor Le Coultre biolin-jotzailea, Joel David Munday biolin-jotzailea, Yuval Gotlibovich biola-jotzailea, Nicholas Schwartz kontrabaxu-jotzailea eta Herbehereetako, Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako musikari talde bat.

baluarte.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Apirilak 22
  • Ordutegia19:30
  • LekuaBaluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa22,95€ / 29,95€ / 34,95€
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Baluarte Auditorioa, Pamplona/Iruña

Non