"Impureza"

Urkabustaiz 2026(e)ko Apirilak 24
  • "Impureza"

Impureza hurbilketa bat da jai tradizional eta herrikoietara, zein kultura-zubien bidez sortzen baitira. Erritmo-transmisio bat, dantza flamenkoaren eta Afrikako musikaren bidez. Diziplina arteko ikuskizuna, ipuin baten eta ikusentzunezko proiekzioen bitartez dantza flamenkoa eta Afrikako erritmoak uztartzen dituena. Impureza: izaki ez garbiak, adabakiz osatuak, nahasiak.Askoa Etxebarrieta “La Pulga”k ikastaro xume batean ezagutu zuen flamenkoa; harrezkero flamenkoaren iturrien eta herri-mamien bila dabil. Hamar urtetik gorako bidea egin ondoren, aurkitu du bere xarma berezia, bere “duende”-a, teknika batean eta bere egiten dakien soinu batean, dantzaren (hots, sentimendu unibertsaltasunaren adierazpen horren) bidez adierazita.Sonia Estévez zuzendaria, ekoizlea, model maker eta stop motion animatzailea da; 2024ko Goya sarietara izendatua izan zen, Txotxongiloak lanagatik.
 
Fitxa artistikoa: 
  • Zuzendaritza koreografiko zein artistikoa eta ekoizpena: Askoa Etxebarrieta Lasheras
  • Zuzendaritza artistikoa, ekoizpena eta ikus-entzunezko errealizazioa : Sonia Estévez
  • Flamenko dantzaria : Askoa Etxebarrieta Lasheras
  • Kanpo-begirada eta aholkularitza: Idoia Zabaleta
urkabustaiz.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaLa Pulga Flamenco
  • Data 2026(e)ko Apirilak 24
  • Ordutegia19:00
  • LekuaUrkabustaiz Antzerki Aretoa
    Godamiturri, 7 (Izarra)
    Urkabustaiz
  • Zenbatekoa3 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Urkabustaiz Antzerki Aretoa, Urkabustaiz

Non