Zuri eta beltza nagusi duen aztarna da, kirol-jardueren erretratua 1975. urte inguruan. Hau da, nahikoa aspaldi eta urrunekoa da, emakumezkoek egindako kirola lasai-lasai baloratu ahal izateko, nahiz eta emakumeari onartzen zitzaion kirola baino ez izan beharbada.
Gizartean, emakumeek gogor, bai gogor, lan eginda lortu dute kargu bat hemen eta plaza bat han. Gizarte hori kritikatu gabe, baina guztiok ezagutu eta errepikatzen ditugun alderdiei uko egin gabe ere, erakusketa honek iraganaren isla gozoa izan nahi du, topaleku atsegina oroitzapenak pizteko.
Emakumea eta kirola binomioaren aspaldiko funtzionamendua ezagutarazteko aukera ere izan nahi du, benetakoa den baina gutxitan kontatu izan den historia berriro deskubritzeko aukera.
Eskola-Lehiaketako irudiak, Sección Femenina-k bultzatutako gimnasiako agerraldiak, Juegos del Cantábrico deituriko txapelketa, España una, grande y libre-ko lehiaketak.
Hartutako eszenak, ia denborari lapurtutakoak, eskoletako patioetan, edo herrietako plazetan, FISEC-aren Jokoen itzuleran… Kiroleko aitzindarien erretratuak, orduan neskak edo neska koskor zirenean bizitzaren esentzia esnatzeko zorian; hockey jokalariak pitxiarekin eta txapela buruan zutela; arbitroak jantzi dotoreekin eta jakako sakelean musuzapia zutela, Belausteguigoitiarrak bezala polifazetikoak tenisean jokatuz, igerian, tranpolinetik saltatuz, uretako balleteko saioetan figurak irudikatuz, zaldi gainean…
Iruzkinak egitera laguntzen duen eta urteetako hautsa kentzen duen halako glamour lokal bat edo belaunaldi gazteei itzultzen zaiona. Ez da erakusgai handi bat, ez da bilduma sakon bat, ez daude jasota bizkaitar abizen entzutetsua, ez dira kirol guztiak jaso, ezta urteak ere, eta hamaika elkarte, klub edo taldeek ez dute bere isla.
Erakusketa hau, berregoitamar bat dokumentu grafikoekin, federazioen, kirol entitate eta partikularren ekarpen eskuzabal eta adeitsuen emaitza da, iraganeko bere kromoak gehitu nahi izan zaizkio, bere bizitzako zigilu-marka, kasu batzuetan.