familiak elkARTzen 2026: "HARRI, ORRI..."

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Apirilak 25
  • familiak elkARTzen 2026: "HARRI, ORRI..."

Familiak elkARTzen programak arte garaikidera hurbilduko zaitu zenbait instalazio eta tailerren bitartez eta jolasa ardatz izanik.

3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta heldu batek lagunduta.

2026ko martxotik maiatzera, larunbatetan, 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 18:30era

Jarduera elebiduna. Leku mugatuak. Doakoa.

Inskripziorako oharrak

Tailer edo instalazio bakoitzeko bi saio programatu ditugu. Bi saioetarako izen-ematea lehenengo egunaren aurreko astelehenean irekiko da,10:00etan. Izena emateko unean, goizeko txanda edo arratsaldeko txanda aukeratu ahal izango da, edo txandarik gabe izena eman. Txanda adierazten ez baduzu, antolakuntzatik taldeak osatuko ditugu eta esleitu zaizun egunaren berri emango dizugu posta elektronikoz.

Plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrenda bat sortuko dugu eta, azkenean bertaratu ezin diren pertsonak egonez gero, abisatu egingo dugu; beraz, eskertuko genizueke aldez aurretik jakinaraztea.

Izen-ematea egiterakoan, bi plaza erreserbatu saio bakoitzeko (haurra + pertsona heldu laguntzailea) edo hiru plaza (2 haur + pertsona heldu laguntzailea). Ezin izango dira bi heldu laguntzaile izan.

Udazkeneko denboraldi honetan, programatutako zortzi saioetatik, haur bakoitzak gehienez bi saiotan parte hartu ahal izango du, ahalik eta familia gehienek esperientziaz goza dezaten.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Apirilak 25
  • Ordutegia12:00-13:00
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz

Non