"Ovidio bidaiaria"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Apirilak 25
  • "Ovidio bidaiaria"

Ovidio bidaiaria haurrentzako emanaldia Firulete Antzerkiaren eskutik.

John Patrick Wayne cowboy loti eta abeslariak Ovidio poeta eta bidaiariaren istorioa kontatuko du. Oraingo honetan, munduari buelta eman eta gero, Ovidiok edonora edota inora joateko trena hartu nahi du. Baina Kontrolatzailearen burugogorkeriari aurre egin beharko dio, honek ez baitio txartelik saltzen. Kontrolatzailearetzat soilik A puntu batetik B puntu batetara bidaiatu daiteke, eta hortik ateratzen dena ez da ongi etorria bere tren geltokian. Gauzak horrela, gure bidaiariak hainbat trikimailu asmatu beharko ditu Kontrolatzailea engainatzeko. Azkenean, Ovididiok besteak ulertu eta errespetatzeko duen gaitasuna izango da istorio honi konponbidea emango diona. Eta, bide batez, adiskidetasun berri bat sortuko duena.

Adina: denontzat.


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaFirulete Antzerkia
  • Data 2026(e)ko Apirilak 25
  • Ordutegia17:00
  • LekuaAiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Aiete Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián

Non