Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak 2026: "Goiuri, arazo bat dugu!" + "Diamante Gordina"

Bilbao 2026(e)ko Apirilak 26
  • Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak 2026: "Goiuri, arazo bat dugu!" + "Diamante Gordina"

2026ko Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldien barne.

Goiuri, arazo bat dugu!

Eta urruneko galaxia batetik euskaraz hitz egiten dizun mezua jasoko bazenu? 2057. urtean gaude. Tira, Aro Berriko 27. urtean. EAE, Euskal Agentzia Espaziala, bada nor nazioarteko kontzertuan. Euskal Herria lasterketa espazialaren dema jokatzen duten nazioen klubeko kide hautatua da. Jalgi Hadi zunda, Mari suziria, Tartalo teleskopio espaziala, Pintto izarretako lehen txakur euskalduna, Ilargiko Mateo Txistu basea, Esne Bidetik ateratako espedizioak... Eta orain Pitxu XIV ontzia, espazioaren luze zabalean alderrai, misio berezian, Euskal Herriaren loria ipar bakar. Eta haren barruan bi argizaginauta ausart eta ontziko ordenagailua... Espazio urrunetik, ezezagun duten galaxia batetik mezua jasoko dute... euskaraz! Broma hutsa, txantxa zoroa? Ganberrada txikia, seguru!

  • testua: IDOIA GARZES
  • antzezleak: LEIRE ORMAZABAL, ANJE OREGI, KOLDO OLABARRI
  • kanpoko begirada: MIKEL MARTÍNEZ *CAFE BAR BILBAO TARTEAN TEATROA SARIA*

Hizkuntza: euskera

Diamante Gordina

Diamante abeslaria prest eta ikusleak zain daudela, erregidorearen seinalearen zain egotea besterik ez dago ikuskizuna hasteko. Baina gelditu beharra dago! Arazo tekniko batengatik... eta konpondu gabeko gaztaroko trauma bat.

  • zuzendaria: GETARI ETXEGARAI
  • antzezleak: AIORA SEDANO, AITOR FERNANDINO
  • testua: AITOR FERNANDINO
  • lantaldea: ANODINO TEATROA

Hizkuntza: euskera

pabellon6.org

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko Apirilak 26
  • Ordutegia13:00
  • LekuaPabellón 6 Gazte Konpainiaren egoitza
    Uhartearen hegoaldea, Deustuko Erribera eta Eugenio Olabarrieta plazaren artean.
    Bilbao
  • Zenbatekoa10 / 17 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Pabellón 6 Gazte Konpainiaren egoitza, Bilbao

Non