Magiaren Topaketa 2026: egitaraua

Bilbao 2026(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • Magiaren Topaketa 2026: egitaraua

Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programa Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan egingo da aurten ere. Maiatzaren 2tik (zapatua) maiatzaren 31ra (domeka), adin guztietako pertsonek programazio zabalaz gozatu ahal izango dute. Magia da, era guztietakoa, programazio horren bereizgarria.

Udal ekimenak, 22. edizio honetan, 9 ikuskizun eskainiko ditu, 5 kanpoan eta 4 barruan, eta horrez gain "Houdini el Inmortal" erakusketa (maiatzaren 2tik 31ra) eta "Desatando a Houdini, magia y mito" hitzaldi-ikuskizuna (maiatzaren 7an), biak ala biak Otxarkoagan, Houdini (1874 -1926) mago eta eskapista ospetsua gomutatzeko, heriotzaren mendeurrenean. Ikuskizun bi horiek estreinaldi absolutuak dira, eta berariaz prestatu dira Bilbon aurkezteko.  

"Magiaren Topaketak" ohiko lekuetan egingo da, Otxarkoagako Udaltegian eta Txurdinagako Garai lorategiaren plazan.   

Aurten, Bilbotik eta Euskaditik, Estatutik eta atzerritik datozen hamabost artistak parte hartuko dute, hala nola Espainian finkatuta dagoen Cliff The Magician ilusionista britainiarrak. Ikuskizun horretan, magia profesionala eta ingelesaren irakaskuntza bateratzen ditu.     Halaber, programazioaren barruan Euskadin estreinatzen diren bi ikuskizun daude. Lehenengoa, "Dúo", Rúbi Férez eta Fernando Nadal-ena, FISMeko bigarren  saria lortu zuena eszenatokiko magia modalitatean.  Euskadin egingo den beste estreinaldia Dani Poloren “Inefable" da. Ezinbesteko hitzordua da errepresentazioaren konplexutasunagatik eta gauez eta kalean garatzen delako. "Magia zaparrada" ikuskizuna maiatzaren 13an egingo da Otxarkoagako Udal Liburutegiaren laguntzarekin.

"Dúo" ikuskizuna, Rúbi Férez eta Fernando Nadal-ena, maiatzaren 2an egingo da. FISMeko bigarren saria lortu zuen eszenatokiko magia modalitatean.  FISM nazioarteko erakunde bat da, mundu osoko nazio-mailako eta nazioarteko dozenaka klub eta federazio koordinatzeaz arduratzen dena. Federazioak konferentzia bat antolatzen du hiru urtean behin. Bertan, Munduko Magia Txapelketa egiten da, eta magia-txapeldun nazionalak eta kontinentalak hainbat kategoriatan lehiatzen dira.  Ohikoa da "Magiaren Topaketak" erakundeak FISMren proposamen saritua bere programazioan sartzea.

Ikuskizun bakoitzak magia-modalitate baten jartzen du arreta, horrela, magiaren aniztasuna erakutsiz: magia orokorra, mikromagia, bentrilokia, ilusio handiak, etab. Gainera, beste adierazpide eszeniko batzuekin lotuko da, hala nola antzerkiarekin, zirkuarekin, poesiarekin edo musikarekin.

Bai Otxarkoaga Udaltegian, bai Garai lorategiaren plazan, mugikortasun urriko eta premia bereziak dituzten pertsonentzako eserlekuak eta espazioak gordeko dira. Horretarako, ekitaldi-aretora joan beharko dute ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.  Jarduera guztietarako sarrera librea izango da edukiera osatu arte.

2026ko "MAGIAREN TOPAKETAK". PROGRAMAZIOA

  • OTXARKOAGAKO UDALTEGIA

Maiatzaren 2tik (zapatua) 31ra (domeka). 8:30etik 21:00etara

"HOUDINI EL INMORTAL" ERAKUSKETA, DRAMAGIAREN eskutik

Euskaraz eta gaztelaniaz 6 urtetik gorakoentzat. ESTREINALDI ABSOLUTUA.

Argazki-erakusketa bat Houdiniren behin betiko ihesaren mendeurrenean. Irudien bidez, haren bizitza eta ondarea berrikusiko ditugu.

Maiatzaren 2a, zapatua, 19:00etan

"DUO", RÚBI FÉREZ ETA FERNANDO NADAL

Gaztelaniaz. 70 minutu. 7 urtetik gorakoentzat. ESTREINALDIA EUSKADIN.

2025eko FISM Munduko Magia Txapelketan sari bat jaso zuten. Magia aparta, sentsibilitate eszeniko eta antzerki-sentsibilitate handiarekin, zuzeneko musikarekin eta komikotasun fresko eta sotilarekin konbinatua.

Maiatzaren 3a, domeka, 12:00etan

"MAGIAZ BLAI", ENEKO GUTIERREZ

Euskaraz. 50 minutu. 4 urtetik gorakoentzat.

Magiaren mundu eder eta koloretsuan murgildu nahi dutenentzat, "Magiaz blai" ikuskizuna magia, koloreak, istorioak eta beste hainbat gauza batzen dituen abentura bat da.

Maiatzaren 7a, eguena, 19:00etan.

"HOUDINI, MAGIA ETA MITOA ASKATZEN", DAVID BLANCO

Gaztelaniaz. 60 minutu. 14 urtetik gorakoentzat. ESTREINALDI ABSOLUTUA.

Hitzaldi-ikuskizun honekin, pasadizo eta trikimailuen bidez, heriotzatik izan ezik, denetik ihes egin zuen magoari omenaldia egiten zaio; gainera, heriotzaren misterioak hortxe dirau, joan zenetik mendea igaro bada ere.

Maiatzaren 8a, barikua, 19:00etan

“TRES EN RIMA, MAGIA ENTRE VERSOS”, DRAMAGIA

Gaztelaniaz. 70 minutu. 10 urtetik gorakoentzat.

Nazio-mailan eta atzerrian saritutako Arabako artistek sortutako antzerki-muntaketa. Eszenaratze originala eta erritmo handikoa, ilusionismoa, ikusizko arteak eta poesia batzen dituena.

Maiatzaren 13a, eguaztena, 18:00etan

"MAGIA ZAPARRADA", ALAIN ZULAIKA. Otxarkoagako Udal Liburutegiarekin lankidetzan.

Euskaraz. 60 minutu. 5 urtetik gorakoentzat.

Etengabeko ilusioen ekaitza, ezinezko gauzak behin eta berriro gertatzen baitira, haurrak eta pertsona helduak harri eta zur eta barrez uzten dituen ikuskizuna. Dena ikusi duzula pentsatzen duzunean... pum! beste ezusteko bat.

  • GARAI LORATEGIAREN PLAZA TXURDINAGAN.

Maiatzaren 22a, barikua, 18:30ean

“MAGIA SOBRE RUEDAS”, JON ANDER

Gaztelaniaz. 60 minutu. 4 urtetik gorakoentzat.

Magia komiko eta bisualeko ikuskizuna; furgoneta bat erabiltzen du antzoki-zirku ibiltari bat muntatzeko agertoki nagusi gisa. Ikuskizun interaktibo eta dibertigarria, camper-bizitzan girotuta.

Maiatzaren 23a, zapatua, 13:00etan

13:00 horas. “DESOREKATUA”, ANDONI, "Magia en zapatillas"

Euskaraz. 50 minutu. 4 urtetik gorakoentzat.

Ikuskizun horretan, zirku-giroko magia eta barrea elkarrekin doaz, eta giro paregabea sortzen dute haurrek eta helduek hizkuntza bera erabil dezaten: jolasa.

18:30ean “VENTRILOCURAS MÁGICAS”, CHRISTIAN MIRÓ

Gaztelaniaz. 60 minutu. 6 urtetik gorakoentzat.

Sari nazionala izateaz gain, nazioarteko panoramako bentrikulu nabarmenetako bat da, munduko leku askotan egon dena bere ikuskizunekin.

21:30ean “INEFABLE”, DANI POLO

Gaztelaniaz. 70 minutu. 6 urtetik gorakoentzat. ESTREINALDIA EUSKADIN.

Dani Polok "Inefable" ikuskizun berria aurkezten du, non magiak ez baitu hitzik aurkitzen ikusten duzuna deskribatzeko. Proposamen erakargarria eta bisuala da, eta eragin handiko pieza berriak ditu.

Maiatzaren 24a, domeka, 13:00etan

"THE MAGICAL MYSTERY TOUR", CLIFF THE MAGICIAN

Ingelesez eta gaztelaniaz. 60 minutu. 4 urtetik gorakoentzat.

Barreak segurtatuta eta une magikoak bermatuta daude bidaia honetan. Gainera, modu dibertigarrian eta konturatu gabe, ingeles pixka bat ikasi eta praktikatuko duzu.

"Magiaren Topaketak" bat dator Bilboko Kulturaren 2023-2033 Plan Estrategikoaren jarraibideekin, eta kalitatezko kultur programazio deszentralizatua eta jarraitua eskaintzen die bizilagunei, eta bide batez, euskararen erabilera sustatzen da.

 

bilbao.eus/

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilbao

Non