Eskola feminista. Bakarrizketa: "Elsa sin reglas"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Maiatzak 6
  • Eskola feminista. Bakarrizketa: "Elsa sin reglas"

Elsa Ruiz gogotsu iritsi zaigu, hain berezkoa duen umore ironikoaren eta errealitatearen gaineko ikuspegi zorrotzaren indar guztiarekin iritsi ere. Ziur bere izena ezaguna egin zaizula, nahiz eta oraintxe bertan ez jakin zergatik (pista bat: Risto Mejideren saio ezagun batean egon zen).

Show honetan, emakumeen, LGTBIAQ+ kolektiboaren, komediaren eta askoz ere gai gehiagoren inguruan bizirik jarraitzen duten arau zaharkitu eta desfasatu horietako batzuk haustera ausartuko da Elsa. Iragazkirik gabeko estilo garratz horrekin, umorearen mugak zalantzan jarri, eta, txistez txiste, aurreiritziak desmuntatuko ditu.

Komikoa, gidoilaria eta ilustratzailea: Elsa Ruiz


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaElsa Ruiz
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 6
  • Ordutegia18:30
  • LekuaAldabe Gizarte Etxea
    Arriagako Atea, 1-A
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Aldabe Gizarte Etxea, Vitoria-Gasteiz

Non