Aurten ere badator Zizurkilgo Maiatza Saltsan ekimena, eta herriko, bertako, Zizurkilgo sortzaileak eta artistak izango dira protagonistak. Leloak adierazten duen bezala, hortaz, "Sortzaileak saltsan" jarriko dira hilabete honetan zehar.
Tailerrak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, dantza emanaldia, irratsaioak… eta askoz ere gehiago izango da hilabete honetako egitarau anitzan. Noski, azpimarratzekoa da bertako sortzaileen parte hartzea, batez ere, tailerretan nagusituko dena:
Horiez gain, badira beste hamaika ekitaldi azpimarratzekoak. Maiatzaren 17an Anariren kontzertua izango da Atxulondo Kultur Etxean; 29an, aldiz, Rashidek Pasus Tabernan eskainiko du kontzertu.
Maiatzaren 20ean "Bizitza Baten Txatalak" liburuaren aurkezpena egingo da Iriarte Kultur Etxean, Onintza Enbeita egilearekin batera; baina, gainera, maiatzaren 27an Plazida Otaño liburutegian Arantxantxan liburua aurkeztuko da. Haurren biatloia ospatuko da maiatzaren 9an, eta, kirolarekin jarraituz, maiatzaren 24an Pasaka Txapelketako finalak jokatuko dira Zimiterioan.
Ospakizun eta egun bereziek ere hartuko dute lekua hilabete honetan. Maiatzaren 21 eta 22an Pedro Mari Otaño ikastetxean Udaberri Fest ospatuko dute. Bukalai plazara! asteburua ere maiatzean izango da, 22, 23 eta 24an ekintza bereziak egingo baitituzte dantzaren inguruan. Danena eguna, berriz, maiatzak 30an futbol zelaian egingo da. Eta, amaitzeko, Aiztondoko Senidetze Egunaren harira ospakizun berezia izango da maiatzaren 30ean Asteasun.