Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia 2026

Arrigorriaga 2026(e)ko maiatzaren 8(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 10(e)ra
  • Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia 2026

Arrigorriaga berriro ere nazioarteko clownaren hiriburu bihurtuko da maiatzaren 8tik 10era. Hiru egunetan zehar, herriak punta-puntako 14 ikuskizun hartuko ditu, herriko zein kanpoko publikoa barrearazteko eta hunkitzeko asmoz.

Aurtengo kartelak 12 konpainia biltzen ditu, Argentina, Frantzia, Katalunia, Aragoi, Madril eta Euskal Herriko taldeekin. Azpimarratzekoak dira Mano a Mano argentinarren akrobazia ikusgarriak (Alemaniako 2025eko Stramu jaialdia zirku ikuskizun onanaren saria eta 2025ko Umore Azokan nazioarteko ikuskizun onena) edota Txema Muñoz kataluniarrak ekarriko duen Gota ikuskizuna, kaleko emanaldi onenaren FETEN 2026 saria jaso berri duena.

Eskaintza zabala eta inklusiboa

Programatutako 14 ikuskizunetatik, 11 testu gabekoak dira, hizkuntza oztopoak gaindituz eta edonorentzat irisgarri eginez. Gainera, ikuskizunez gain, herriko buruhandien erakusketa eta tailerrak ere izango dira.

Buruhandien erakusketa

Ikuskizunez gain, Edu Manazasen ikastaro bat (maiatzak 8) eta Arrigorriagako buruhandien erakusketa bat ere izango dira, maiatzaren 4tik 10era, Euskaldun Berria erakusketa gelan. Arrigorriagako buruhandiak zaharberritu dira, bakoitzaren fitxa bat osatu da (izena, jatorria, garaia...) eta jantziak ere konpondu dira.


Laburrean

Non