Zahartzea oso gogorra izan daiteke denboraren poderioz ahultzen ari garela sentitzen dugunean. Produktibitatea jaun eta jabe den gizarte batean, adinekoek, eta are gehiago adineko emakumeek, arbuioa eta diskriminazioa jasaten dute. Ez da erraza zahartzea, mendekoa bihurtzea edo norbere etxea utzi behar izatea. Hori dela eta, antzerki-lan hau sortzen da, eta bertan hiru emakumek ikusgaitz egiten dituen oraingo errealitatetik ihes egitea erabakitzen dute.