"Berriz etorriko zera" (estreinaldia)

Ondarroa 2026(e)ko Maiatzak 9
  • "Berriz etorriko zera" (estreinaldia)

Ondarroako Udalak ekoiztutako eta Jon Maia Soriak zuzendutako Berriz etorriko zera dokumentalaren estreinaldia maiatzaren 9an izango da, larunbata, 20:00etan herriko frontoian.

Dokumental honek Frankismoan Ondarroara etorri zirenei egiten die aitortza, herriaren memoria kolektiboan lekua eginez eta beraien aitortzak jasota lagaz betirako. Espainiako herri desberdinetatik etorri ziren gure herrira, etorkizun hobe eta oparoago baten bila, miseriatik ihesi, eta horiek pantaila handira eraman ditu Udalak. Estreinaldia ekitaldi hunkigarri baten baitan kokatuko da.

Oharra: 

  • Dokumentalaren estreinaldirako sarrerak (doan) Turismo Bulegoan jaso behar dira, asteartetik ostiralera (10:00-13:00 eta 15:00-17:00) eta asteburuetan (11:00-14:00 eta 16:00-18:00). Frontoirako sarrera bakarra Musika Plazatik izango da; Kantoipetik (igogailutik) mugikortasun murriztua daukatenak sartu ahal izango dira bakarrik. Eskailerak itxita egongo dira.

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 9
  • Ordutegia20:00
  • LekuaHerriko Frontoia
    Ondarroa
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Ondarroa

Non