Maiatzaren 8an eta 9an izango dira jardunaldiak Kondestablearen jauregian, literatura, poesia eta zinema ardatz hartuta.
Euskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeako udalak antolatzen dituzte "Euskal literatura Nafarroan" jardunaldiak, bi egunetan banatuta.
Hona egitaraua:
Maiatzak 8an, 18:30ean, zinemaren eta literaturaren arteko harremanez arituko dira Pello Lizarralde, Gaizka Izagirre, Imanol Rayo eta Begoña del Teso. Ariane Kamio izango dute gidari.
Maiatzak 9an, 12:00ean, "Poesiagintza berri bat zedarritzen" izenburupean, errezitaldia eskainiko dute Uxue Juarezek, Hasier Larrtxeak eta Arantzazu Lizartzak. Alicia Erkudenek eta Griffiths Turrillasek jotako musika izango dute lagun.