Sendaberri 2026: "Balkoi atzean emakumeak kantari"

Leitza 2026(e)ko Maiatzak 10
  • Sendaberri 2026: "Balkoi atzean emakumeak kantari"

Amona, zer abesti kantatzen zenituen gaztetan? Nolakoak ziren antzezlanak? Neska aktore bat hizketan ari da ezagutu ez duen bere amonarekin. Amonak, gerra ostean, auzokideak publiko bihurtu zituen, eta sukaldea, eszenatoki. Bilobak horixe ulertu nahi du. Ikasiko du bere amonaren zer dagoen berarengan, eta belaunaldi horren zer, gu guztiongan. Autobiografia, dokumentuantzerkia eta objektu-antzerkia baliatzen dira istorioa kontatzeko. Azken buruan, gorazarre egin nahi izan zaie Nafarroako Erdialdeko emakume artisten oroimenari eta duintasunari, beren talentua publikoaren zerbitzuan jarri baitzuten II. Errepublikan, baina gerra ondoren eremu pribatura baztertu zituzten.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Adriana Salvo
  • Interpreteak: Adriana Salvo, Xabier Salvo, Javier Salvo, Jare Salvo (lankidetza berezia)
  • Argiak: David Bernués
  • Jantziak: Aiora Ganuza
  • Proisekzioak: Acrónica Producciones

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBoga-Boga
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLeitzako Herri Aretoa
    Elgoien kalea, 9
    Leitza
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Leitzako Herri Aretoa, Leitza

Non