Gure Zirkuaren 9. bira Oñatitik igaroko da, maiatzaren 15etik ekainaren 6ra; guztira, 14 emanaldi eskainiko dituzte.
Gure Zirkua euskara hutsezko lehen zirkua da, familiei eta adin guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osagai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia…), helburua euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzea ere badelarik.