MusikAuzo 2026: egitaraua

Bilbao 2026(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2026(e)ko uztailaren 5(e)ra
  • MusikAuzo 2026: egitaraua

Bilboko Udalak "MusikAuzo" ekimenaren edizio berri bat jarriko du abian datorren larunbatean, maiatzaren 16an. Ekimen horren bidez, herriko talentua publiko zabalari hurbildu nahi zaio hiriko hainbat auzotako kale-agertokietatik. Programa honen bidez, halaber, zuzeneko musikarekiko zaletasuna sustatu nahi da, eta musika-taldeei beren lana jendaurrean erakusteko aukera eman nahi zaie.

Guztira, 28 kontzertu eta 14 kalejira programatu dira maiatzean, ekainean eta uztailean, Bilboko 8 barrutietako auzoetan beren talentua erakutsiko duten askotariko estiloetako musika eta musikariekin.

MusikAuzok programazioari hasiera emango dion lehen kontzertua larunbatean, maiatzak 16, izango da, 21:30ean, TxurdinaganDantzatzeko Prest taldearen eskutik. Talde honek estilo ezberdinetako egungo musika interpretatzen du, publiko guztientzako animazio, dantza eta koreografia parte-hartzaileekin.

Uztailaren 5era arte, beste taldeek beren kantuak aurkeztuko dituzte eta Bilboko bizilagunei doako kontzertuekin gozaraziko diete, rock "n" roll, folk, blues, jazz, rap edo erritmo latinoak bezalako estiloak joz. Huaek izango dira: Gove, The Blues Morning Singers, Lagartijas Al Sol, Satelites, Revival Trio, Café Blues, Jazz Ta Bien, Roda De Samba, Uxue Kerejeta, Sueder, 1,2,3... Diskofesta, Mi Buenaventura, J.P.K., La Basu, Masiompa, Panpotx Kultur Elkartea, Somak, Babelian, Bilboko Udal Txistulari Banda + Anduriña Zurutuza, Ultraligeros, Naste Borraste, The Laars, Ibai Garcia Blues Project, Eidabe, Maialen Ibarra, ADH eta Duo Sua.

Halaber, 14 kalejira egingo dira maiatzaren 10,15, 22, 23, 24 eta 29an eta ekainaren 6, 20, 23, 26 eta 29an, honako musika banda hauekin: GAZTELEKU fanfarrea, ORKESTRA, UDAL TXISTULARI BANDA, DUNBOTS, SUGARRI, Fanfarre GURETZAT, RADIOWAVE LITTLE BRASS eta BIHOTZ ALAI FOLKLORE TALDEKO musikariak.

MUSIKAUZO KONTZERTUAK

  • DANTZATZEKO PREST

Maiatzaren 16an, 21:30ean. Garaizar kalea, Txurdinaga

Gaur egungo musika eskaintzen duen taldea, animazioarekin, dantzekin eta parte hartzeko koreografiekin.

  • GOVE

Maiatzaren 17an, 13:00etan. BUIA Udaltegiaren kanpoaldea

Blues, folk eta country estiloko eraginekin, eta ahots zein musika nortasun nabarmenarekin, beren abesti originalak ere aurkezten dituzte. Haien formatu akustikoak eta zuzeneko emanaldi bizi-biziek proposamena oso erakargarri bihurtzen dute.

  • THE BLUES MORNING SINGERS

Maiatzaren 21ean, 19:00etan. Funikular, Castaños Plaza.

Haien errepertorioa bluesari eskainita dago, askotariko estilo zabalarekin; genero horri beren abesti propio ugari eta beren ikuspegi bereziarekin moldatutako bertsioak gehitzen dizkiote. Hiru album argitaratu dituzte, eta ibilbide luzea egin dute aretoetan eta jaialdietan, bai kanpoan, bai gure lurraldean.

  • LAGARTIJAS AL SOL

Maiatzaren 22an, 19:00etan. Enkarnazio Plaza, Atxuri.

Franco Battiato, Nina Simone, Paquita la del Barrio, Carmen Paris eta beste batzuen abestiak oso modu pertsonalean eta dramatizatuan interpretatzen dituzte. Duo honek ez du inor hotz utziko.

  • SATÉLITES

Maiatzaren 23an, 19:30ean. Media Luna Plaza, Txurdinaga.

80ko eta 90eko hamarkadetako abestiak garai horietako estilo desberdinetako hit-en bertsioak eginez oroitarazten dituen taldea da. Nazioarteko zein estatuko taldeak biltzen ditu, talde euskaldunak barne: Dire Straits edo U2, Itoiz, David Bowie, Loquíllo, The Police, The Cure, eta abar luze bat.

  • REVIVAL TRIO

Maiatzaren 24an, 18:00etan. Uretamendi.

60,70 eta 80ko hamarkadetako abesti ugari bertsionatzen dituen musika taldea. Musikaren munduan esperientzia handia izanik, garai bakoitzeko abesti ezagunenak instrumentalizatzen dituzte ikusleen gozamenerako.

  • CAFÉ BLUES

Maiatzaren 26an, 19:00etan. Casilda Parkea, Abando.

Bilboko taldea, hemen bluesaren eta hari lotutako musiken bost zaletu elkartu gara. Generoaren handiei gurtza egiten diegu (Willie Dixon, Etta James, Howlin Wolf, Little Walter...) eta horiei tratamendu pertsonala ematen diegu, gure izaera propioa inprimatuz.

  • JAZZ TA BIEN

Maiatzaren 31an, 12:30ean. Ametzola Parkea.

Esperientzia handiko sei musikarik osatzen dute taldea, eta jazzeko abestiak interpretatzen dituzte, bai eurenak, bai estandarrak. Taldearen estiloak swinga, baladak, bossa eta abarrak biltzen ditu. Mota guztietako ikusleei egokitzen zaizkien gai eta estilo oso ezagunak.

  • RODA DE SAMBA

Ekainaren 2an, 19:00etan. Casilda Parkea, Abando.

LA RODA DE SAMBA Brasilgo kultura-adierazpen ezagunenetako bat da.  Hurbileko formatu ezohiko honetan, musikariak 360 gradutan inguratzen dituzte ikusleek, musika, perkusioa eta energia gertutik bizitzeko. Gonbidapen irekia elkarrekin abesteko, dantzatzeko eta gozatzeko.

  • UXUE KEREJETA

Ekainaren 4an, 19:00etan. Aguirre Lehendakariaren etorbidea 184 (LH / FP aurrean), Elorrieta.

Pasa den urrian kaleratu zuen bere lehen lana “Amaiera” da. Euskarazko pop musika proiektua da. Melodia organikoak, maitasunetik idatzitako letrak eta nortasuna uztartzen dituena.

  • SUEDER

Ekainaren 6an, 19:00etan. La Floresta Parkea, San Adrián.

2012an sortutako bandak hirugarren diskoa dakar oraingoan. Lan berri honek aurrerapauso argia ezartzen du taldearen ibilbidean. Kantu alaiak, entzuteko atseginak eta abestien letrak euskeraz.

  • 1,2,3…DISKOFESTA

Ekainaren 7an, 19:30ean. Matilde Orbegozo 9, Artazu Goikoa.

Txikienentzako diskofesta dibertigarri eta partehartzailea. Festa martxosoa, koreografiak, jolasak...eta dibertsioa barra barra! Dantzara!

  • MI BUENAVENTURA

Ekainaren 9an, 19:00etan. Casilda Parkea, Abando.

Kolonbia eta Bilbo arteko banda, cumbia eta saltsa psikodeliarekin eta soinu futuristekin fusionatzen dituena. Bere proposamen sutsuak dantza egitera gonbidatzen du, bizipen propioak eta beste batzuen bizipenak kontatzen dituzten letra zuzen eta konjuratuekin.

  • J.P.K.

Ekainaren 10ean, 19:00etan. Altamira Frontoia.

J.P.K. Jorge Gros, Javier Ibañez "Peri" eta Kepa Calvoren inizialak dira, hiru musikari ezagun estilo askotako talde ezagunetan. Gari Moore, Manolo García, Bob Marley, Arde Bogotá eta antzeko artisten bertsioak.

  • LA BASU

Ekainaren 12an, 19:00etan. Araneko Plaza, Arangoiti.

Elena Caballero Villanueva bilbotarra, LA BASU izenez ezagunagoa, Euskal Herriko raparen aitzindari eta erreferente handienetako bat da.

  • MASIOMPA

Ekainaren 16an, 19:00etan. Casilda Parkea, Abando.

Banda hau duela 20 urte hasi zen lanean musika-bide askotatik, swingetik hasi eta pop-eraino, bossa nova, cumbia, funk, blues, son montuno, rumba eta rock-a barne. Bide horiek guztiek identitate propioa duen soinu-mapa marrazten lagundu dute, etiketak eta estiloak gainditzen dituena.

  • PANPOTX KULTUR ELKARTEA

Ekainaren 17an, 19:00etan. Eskurtze Parkea, Irala.

Musika festa handi bat, dinosauro bat bezain handia eta ahaltsua. Musika anitzez eta koreografia dibertigarriez betea. Etxeko gazteenen gozamenerako izango da, eta nola ez, baita helduenen gozamenerako ere.

  • SOMAK

Ekainaren 18an, 19:00etan. La Perrera, Basurtu.

2023an, Arkupeko Hotsak proiektuari lotuta sortu zen pop-rock banda da. 2025 urte oparoa izan zen: lehen EPa "Iluna Argitu" argitaratu zuten, Bilboko Aste Nagusian aritu zuten eta azaroan Gaztea Maketa Lehiaketa lehiaketaren finalerdira iritsi ziren. 2026an argitaratuko dute lehen albuma.

  • BABELIAN

Ekainaren 19an, 19:00etan. Juan XXIII Plaza, Begoña.

Babelian musikarien arteko elkarketaren eta adiskidetasunaren emaitza da, eta taldekideen aniztasun kulturala eta geografikoa biltzen du (Euskadi, AEB, Kolonbia). Banda duela pare bat urte osatu zen eta denbora horretan forma eman dio estilo pertsonal bati, non rock, folk, latino eta pop konposizio propioen errepertorio zabal batean konbinatzen baitira.

  • BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA + ANDURIÑA ZURUTUZA

Ekainaren 20an, 12:30etan. Gernikako lorategiak etorbidea, Miribilla.

Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko soinuak eskainiko dizkigu. Izaera nostalgikoko abestiak, alaiagoak eta dibertigarriagoak diren beste batzuekin nahastuta. Anduriña pailazoak interpretatutako pertsonaiak elementu horiek guztiak batuko ditu, musika, alaitasuna eta ilusioa adin guztietako publikoarengana hurbilduz.

  • ULTRALIGEROS

Ekainaren 21ean, 13:00etan. Trauko pasealekua, Zurbarán.

Los Zigarros, Los Rodríguez, Loquillo eta abarren estiloko rock kontzesiorik gabea, hainbat taldeetan parte hartu duten musikariek osatua. Bere kantuak dituen talde honek, merkatuan dauden bi diskok eta grabatzear dagoen hirugarren batek osatzen dute.

  • NASTE BORRASTE

Ekainaren 22an, 19:00etan. Casilda Parkea, Abando.

Naste Borraste beteranoak 1983an hasi ziren Bilboko San Ignazio auzoan, industria-birmoldaketaren garai nahasienean. Orain, eszenatokietara itzuliko dira agur esateko, jatorrizko taldeko Niko eta Gorkarekin eta luxuzko oinarri erritmiko batekin.

  • THE LAARS

Ekainaren 23an, 19:00etan. Azoka Parkea, Zorrotza.

The Laars rock banda 2024aren hasieran osatu zen. Proiektua Aitor Laar Bilboko talde batzuetako (Trauma, La Gripe,…) kide ohiarekin, Raimund Dietzen eta Dani Trujillanorekin hasi zen. Beranduago Oscar Mendo (bateria) eta Carlos Velasco (gitarra) hasi ziren eta taldea sendotu zuten.

  • IBAI GARCIA BLUES PROJECT

Ekainaren 23an, 19:00etan. Campa Ibaizabal Plaza, Abusu-La Peña.

Bertoko blue/rock/jazz eszenako musikari onenetako batzuek osatutako banda, Ibai García gitar-jolea buru duena. Chasing the blues disko arrakastatsua aurkezteko birarekin jarraitzen du, 2024an blues eszenako jaialdi nazional garrantzitsuenetako batzuk bisitatu ondoren.

  • EIDABE

Ekainaren 23an, 19:00etan. La Vaguada, Peñascal.

Euskal Herriko plazak dantzez, besarkadez eta kantuz josi ditugu. Bazter bakoitzean, gure. bihotz zati bat utzi eta zuen taupadak sentitu ditugu; eta bihotza beteta dugularik agur festa honetara  konbidatzen zaituztegu. Dantzatzea, besarkatzea eta abestea mundua iraultzeko gure aukera da. Zatoz gurekin! Hauxe da despedidie! Gora bihotzak!

  • MAIALEN IBARRA

Ekainaren 23an, 19:00etan. Uzturre Plaza, Matiko.

Pop-rock generoan murgiltzen den artista bizkaitarra. Bere estiloak gitarra gordinak, melodia landuak eta soinu dantzagarriak eta itsaskorrak nahasten ditu. Pop eta pop-rock amerikarra oinarritzat hartuz, erritmo urbanoaren ñabardurak eta euskal folk ukituak gehitzen ditu Maialenek soinu propio bat sortzeko.

  • ADH

Ekainaren 26an, 19:00etan. Juan XXIII Plaza, Begoña.

Azken Dantza Hau Neguko Bidaiaren 18. edizioaren amaierarako eta Mario Clavell Larrinaga hasieratik antolatzaile eta aurkezle izan denari agur esateko pentsatutako kontzertua da. Programan azken urteotan berak osatutako musikak daude, eta rockaren, jazzaren eta musika klasikoaren eraginak uztartzen ditu.

  • DUO SOA

Uztaliaren 5an, 20:00etan. Erekalde Plaza, Erekalde.

DUO SUA artista bik osatutako musika-proiektua da, kalitate handiko musikaria eta abeslaria, eta abesti klasikoetan eta gaur egungoetan oinarritutako errepertorioa eskaintzen du, euskaraz eta gaztelaniaz daude, beti publikoarekiko interakzioaren bila.

SARE SOZIALAK:

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2026(e)ko uztailaren 5(e)ra
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Bilbao

Non