"HERENCIA" (aurrestreinaldia)

Urnieta 2026(e)ko Maiatzak 17
  • "HERENCIA" (aurrestreinaldia)

Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du. Dena gaueko ordu txikitan gertatzen da Javi eta Aliciaren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsipenez saiatuko dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten.

Herentzia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misterioan barrena. Eta baita, beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko saiakera ere.
Thriller-egitura duen tragedia garaikidea da Herentzia. Galdera bat du ardatz: Nola kudeatzen da ulertezina dena?

Fitxa artistikoa

• Aktoreak: Isidoro Fernández, Aizpea Goenaga, Garbiñe Insausti eta Iñaki Rikarte
• Zuzendaritza: Rolando San Martín eta Iñaki Rikarte
• Testua: Iñaki Rikarte
• Espazio eszenikoaren diseinua: Kulunka Teatro
• Argiztapenaren diseinua: David Bernués
• Musika-konposizioa eta soinu-gunea: Luis Miguel Cobo
• Jantzien diseinua: Ikerne Giménez
• Euskarazko itzulpena: Aizpea Goenaga
• Produkzio laguntzailea: Nagore Plazaola
• Ekoizpena: Kulunka Teatro


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaKulunka Teatro
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 17
  • Ordutegia19:00
  • LekuaSarobe Arte Eszenikoen Gunea
    Máximo Yurramendi, 2
    Urnieta
    Web
  • Zenbatekoa7 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Sarobe Arte Eszenikoen Gunea, Urnieta

Non