Alkizako San Isidro Jaiak 2026: Maite Larburu: "Maizter"

Alkiza 2026(e)ko Maiatzak 17
  • Alkizako San Isidro Jaiak 2026: Maite Larburu: "Maizter"

Maite Larburuk maiatzean emango dio hasiera bere azken diskoa aurkezteko kontzertu-sortari. Iaz 'Maizter' disko berria kaleratu ondoren, Maite Larburu artista polifazetikoa Euskal Herriko agertokietara itzuliko da bere unibertsorik intimoena aurkezteko.

Maiatzean emango dio hasiera txoko berezietan barrena ibiliko den birari; bertan, folk progresiboak, ahotsak eta biolinak gure inguruko soinu organikoekin bat egingo dute.

'Maizter' Hernaniko artistaren bakarkako hirugarren diskoa da. Arretaz eta mimoz grabatutako lana da, non gitarra klasikoa eta biolina eguneroko soinurekin nahasten diren: ibaiaren emaria, auzoko zarata edota txorien kantua.

Zuzenean, Maite Larbururekin batera Carlos Taroncher (klarinete baxua) eta Karlos Arancegi (bateria) arituko dira agertokian. Hirukote honek kontzertu bakoitza ikus-entzunezko esperientzia paregabe bihurtzen du.

Hurrengo datak: 

  • GETXO | Ekaina 19 | Muxikebarri
  • VILLABONA | Iraila 27 | Gurea Antzokia
  • IRUN | Abendua 5 | CBA Kultur Gunea
alkiza.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 17
  • Ordutegia12:00
  • LekuaUr mara Museoa
    Azaldegi Bailara, 18
    Alkiza
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Ur mara Museoa, Alkiza

Non