2026ko Pasaia Itsas Festibalaren barne.
SARDINA FRESKUE kale ikuskizun parte-hartzailea da, parranda, jolasa eta dantza uztartzen dituena. Euskal doinuetatik abiatuta eta munduko erritmoekin nahastuta, publikoarekin batera hamaika koloretako sardina baten bila abiatzen den bidaia alaia proposatzen du. Elkarrekin jolastu, dantzatu eta ospatuz, ikuskizunak mezu argi bat zabaltzen du: elkarrekin gehiago gara, eta festa partekatzen denean, herria kolorez betetzen da.