BIZAN Fest Arte Eszenikoen Jaialdiak 5. edizioa egingo du maiatzean eta ekainean. Jaialdi honen helburua BIZANen eremu eszenikoko tailerretan egindako lana Gasteizko herritarrei erakustea da, adinekoen ahalmenari balioa emanez.
Dantzak, antzerkiak, kantuak, umoreak, poesiak eta musikak eszenatokiak hartuko dituzte bertaratuko diren ia 1.000 pertsonak gozarazteko. Taldeetako batzuk begiraleek dinamizatuko dituzte, eta beste batzuk generatiboak izango dira, adinekoek beraiek gidatuak. Kasu guztietan, esperientzia eta bizitasuna parte hartzen duten pertsona guztien talentuarekin, ilusioarekin eta ahaleginarekin batuko dira, ikuskizun handi bat eskaintzeko.
Emanaldiak hiriko 5 egun eta espaziotan izango dira, eta 20 tailerretako 200 artista baino gehiagori lekua egongo zaie. Jarraian, jaialdiaren egitarau osoa zehazten da:
Talde parte-hartzaileak:
•3. dantza (Sansomendiko BIZAN )
•Mikroantzerkia (Txagorritxuko BIZAN )
•Dantza: koreografiak (Araneko BIZAN)
•Abestu dezagun (Herrandarren, Judizmendiko eta San Kristobaleko BIZAN )
Talde parte-hartzaileak:
•Antzerkia (BIZAN San Prudentzioko BIZAN)
•Euskal dantzak (BIZAN San Martíneko BIZAN)
•Dantzaldia: karibetarrak (BIZAN Sansomendiko BIZAN)
•Abestu dezagun(Herrandarren, Judizmendiko eta San Kristobaleko BIZAN)
Talde parte-hartzaileak:
•Egunerokotasunerako umorea. Clown para la vida (San Martineko BIZAN)
•1. mailako dantza (Sansomendiko BIZAN)
•2. dantza (Sansomendiko BIZAN)
•"Irakurtzekoa eta errezitatzekoa" poesia eta musika taldea (Aranbizkarreko BIZAN)
•Dantzaldi aurreratua (Sansomendiko BIZAN)
•"Aritz Zaharra" abesbatza (Aranbizkarreko BIZAN)
Talde parte-hartzaileak:
•Munduko dantzak (Aranbizkarreko BIZAN)
•Ikasi poesia errezitatzen eta istorioak kontatzen (Herrandarraren BIZAN)
•Munduko dantzak (San Kristobaleko BIZAN)
•"Atzoko ahotsak" abesbatza (San Prudentzioko BIZAN)
•Gasteizko Hauspoak akordeoi taldea (Herrandaren BIZAN)
Talde parte-hartzaileak:
•Soinu-fikzioa (Ariznabarreko BIZAN)
Sarrerak maiatzaren 8tik aurrera egongo dira salgai, 11:00etan, BIZANen. Ekitaldi bakoitzaren kostua 2 €-koa izango da, ekainaren 8an izan ezik, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, doakoa eta sarrera librekoa izango baita lekua bete arte.