"Oteiza 14 apostolu"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Maiatzak 19
  • "Oteiza 14 apostolu"

Maiatzean, Oskar Alegria zinemagileak eginiko Oteiza 14 apostolu filma emango dute Usurbilen, Iruñean eta Eibarren. Saio horien bidez, Jorge Oteiza Fundazio Museoak sustatutako DANOK OTEIZA komunitate-proiektua aurkeztuko da. Saiootan izanen dira dokumentalaren zuzendaria bera eta, harekin batera, Oteiza Fundazioko lehendakari Jaione Apalategi.

Alegriak DANOK OTEIZA proiektuaren esparruan sortu du Oteiza 14 apostolu. Jorge Oteiza Fundazio Museoak aurkeztua da DANOK OTEIZA, artistaren ondare artistikoa eta intelektuala zabaltzeko eta, ildo horretan, haren pentsamoldearekin bat datorren pertsona-komunitate bat sortzeko.

Aurkezpenen egutegia:

- Maiatzak 15 Usurbilgo Sutegi Aretoan, 19:00etan

- Maiatzak 19 Iruña. Nafar Ateneoan, 19:00etan.

- Maiatzak 24. Eibar. Portalea kultur etxean, 18:30ean.


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaNafar Ateneoa
    Avenida de Barañain, 10 - 1º
    Pamplona/Iruña
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Nafar Ateneoa, Pamplona/Iruña

Non