ASOVENGUI elkartearen Armonía Nobilis abesbatzaren kontzertua. Ahots mistoez osatua, bi zatitan banatutako emanaldia egingo du zuzeneko musika instrumentala eta efektu bisualen laguntzaz.
Gainera, programa barruan Mariela Lópezek Séptima Función izeneko mikrorelatoa eskainiko du.
Atsedenaldian, dantza tradizionalen erakustaldia izango da.
Ekitaldi hau maiatzaren 21ean ospatzen den Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren harira egingo da, eta kulturen arteko aberastasuna partekatzeko eta deskubritzeko hainbat elkarterekin batera kultur etxeetan antolatutako ekitaldietako bat da.