Erakusketaren edukiaren testuingurua eskaintzen duten 15 minutuko bisitak.
2025-2026ko Komikiaren Nazioarteko Egonaldiko artistak diren Carmen B. Mikelarenak, Louka Butzbachek eta Mireille St-Pierrek "Loreak, trenak eta munstroak" aurkeztuko dituzte.
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Maison de la Littérature de Quebec eta Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L’image de Angoûleme zentroen arteko egonaldi gurutzatu honen esparruan garatzen ari diren proiektuen baterako erakusketa da, BilbaoArteren laguntzarekin.
Egonaldia urtarrilean hasi zen Anguleman, apirilean amaituko da Quebec-en, eta Azkuna Zentroko erakusketa esperientzia honen erdialdean izango da. Hiru hilabete horietan, Carmen B. Mikelarena, Mireille St-Pierre eta Louka Butzbach eleberri grafikoarekin lotutako hiru proiektu lantzen ari dira, modu partikularrean eta aldi berean partekatuan. Loreak, trenak eta munstroak erakusketan, prozesu hori erakusten dute beren ohar, zirriborro eta marrazkien bidez.