Nosferatu 2026: "Sabrina"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Maiatzak 20
  • Nosferatu 2026: "Sabrina"

Nosferatu 2026 egitarauaren barruan.

Billy Wilderri eskainitako Nosferatu zikloak Sabrina (1954) komedia erromantikoaren proiekzioarekin jarraitzen du. Larrabee aberatsen txoferraren alaba da Sabrina. Familiako seme gazteenaz, David fribolo eta arduragabeaz, ezkutuan maitemindua, Parisera joana da ikastera. Europatik emakume dotore eta sofistikatu bihurtuta itzultzen denean, David ez ezik, bere anaia zaharrena Linus ere sentitzen da harengandik erakarrita.

Fitxa teknikoa:

  • AEB.
  • Zuzendaritza: Billy Wilder.
  • Ekoizpena: Billy Wilder / Paramount Pictures.
  • Gidoia: Billy Wilder, Ernest Lehman eta Samuel Taylor, Samuel Taylorren Sabrina Fair antzerki-lanean oinarriturik.
  • Argazkia: Charles B. Lang Jr.
  • Musika: Frederick Hollander.
  • Muntaketa: Arthur P. Schmidt.
  • Aktoreak: Audrey Hepburn, Humphrey Bogart, William Holden, Walter Hampden, John Williams.

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 20
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • AzpitituluakGaztelania
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non