Saio hau Aniztasunaren Astearen barruan kokatzen da eta bazterketa sozialean dauden gazte migratzaile askok bizi dituzten errealitateak ikusaraztea eta horien inguruan hausnartzea du helburu. Zine-forumaren bitartez, migrazioa eta gazteria, aukera eza, kriminalizazio prozesuak, babes sareak eta giza eskubideak bezalako gaiak jorratuko ditugu, elkarrizketa eta hausnarketa kolektiborako espazio bat sortuz.