Hondarribia Dantzan 2026: "Anarru Egune"

Hondarribia 2026(e)ko Maiatzak 21
  • Hondarribia Dantzan 2026: "Anarru Egune"

2024an, herriko historiaren eta tradizioaren leihoa zabaldu zuten hainbat bakiotarrek, konturatzeko berezko jai eder bat ospatzen zutela antzinako herritarrek. Horrela, ikerketa horretatik abiatuz, duela mende bat galduriko ihauteria berreskuratu zuten, Anarru Eguna izendaturikoa. Antzinako ihauteri horren berreskurapen prozesua aitortu eta hauspotzeko asmoz, Bakioko Udalak eta Itxas-alde dantza taldeak dokumental bat sustatu dute.

Dokumentalak hainbat testigantza bildu ditu: antzinako inauteriak oraindik gogoratzen dituzten herriko jende nagusiarenak, Thierry Truffault eta Aitzpea Leizaola antropologoenak, 90eko hamarkadaren hasieran Lezoko inauteriak berreskuratzeaz arduratu zen Joseba Aurkenerena historialariarena eta Oier Araolaza dantzari eta kazetari gipuzkoarrarena ere, besteak beste. Testigantza horiek fikzioarekin eta Anarru Egunetako irudiekin nahastuta ageriko dira.

Ikus-entzunezkoa Zuberoa Andresek zuzendu eta Maule Productionsek ekoitzi du, eta Kalakan talde lapurtarraren soinu-banda izan du. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du egitasmoak.

Herritik herriarentzako sortua da dokumentala, Anarru Eguna bera bezala. Horregatik, herritarrak estreinaldira gonbidatuz, elkarrekin hausnartzen, eraikitzen eta amesten jarraitzeko deia egin dute sustatzaileek.

‘Anarru’ berbaren jatorria argitzen

Bakion egin duten ikerketari esker, ez dute ospakizun bat soilik berreskuratu. Izan ere, herriko hizkuntzaren parte den anarru berba ere ekarri dute gaur egunera. Horri esker, Labayru Fundazioak dagoeneko jasotzen du eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasean (EHHA) ere agertzen da. Dokumentalean hitzaren jatorriari buruz gogoeta ere egingo dute adituek zein herritarrek.

 

 

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 21
  • Ordutegia19:00
  • LekuaHondarribiko kultur etxea
    Denda Kalea, 18
    Hondarribia
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Hondarribiko kultur etxea, Hondarribia

Non