"La chambre d'amour" (entsegu irekia)

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Maiatzak 21
  • "La chambre d'amour" (entsegu irekia)

Malandain Ballet Biarritz Konpainiak La chambre d'amour lanaren inguruko entsegu irekia eskainiko du. La chambre d'amour maiatzaren 22tik 24ra bitartean ikusi ahal izango da Victoria Eugenia Antzokian, eta entsegu irekiak aukera emango die ikusleei lanaren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta ondorengo emanaldiaz era osoagoan gozatzeko.

Entsegu irekian Thierry Malandainen sorkuntzaren zenbait zati aurkeztuko dituzte, eta ondoren, ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute.

Oharra

  • Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira maiatzaren 13an 11:30etik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaMalandain Ballet Biarritz
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 21
  • Ordutegia19:00
  • LekuaVictoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Victoria Eugenia Antzokia, Donostia / San Sebastián

Non