Kulturen Arteko II. Astearen barruan, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren Atalak kontzertu berezi bat antolatu du, non hainbat herrialdetako artistek munduko erritmo, dantza eta tradizioetan barrena soinu-bidaia bat egitera gonbidatuko gaituzten. Mugarik gabeko nusika gure inguruko folklorearen eta kultur aniztasunaren ospakizun komunitarioa da, eta hiriko hainbat elkartek parte hartzen dute.
Ekitaldi hau maiatzaren 21ean ospatzen den Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren harira egingo da, eta kulturen arteko aberastasuna partekatzeko eta deskubritzeko hainbat elkarterekin batera kultur etxeetan antolatutako ekitaldietako bat da.