Erakusketa aurkitu berri diren eta ozeanoen handitasunaren eta hauskorra izatearen ikur diren itsasoko bi erraldoiren inguruan doa eta tokiko kolektiboekin sortutako aliantza berri bat aurkezten du. Ekitaldi publiko honetan Portugaleteko haurrak izango dira protagonista eta euren sentisbilitatea eta etorkizun jasangarriago bat eraikitzeko duten papera islatuko duten itsasoaren aldeko mezu bilduma bat aurkeztuko dute.
Ekitaldi honetan hainbat eragile hartzen dute parte: ikastetxeak, merkatariak, udalarduradunak eta, jakina, itsasoko erraldoiak. Aliatu berriekin batera, itsasoaren alderdi ikusezinak agerian uztziko dituzte, zaintzaren eta kontserbazioaren garrantzia nabarmenduz.
“Zero Zabor Uretan” ez da erakusketa soil bat, ekintzarako deia baizik. Ekimen honen bidez, itsaso osasuntsu baten defentsan konprometitutako herritar aktiboak sustatu nahi dira. Benetako erronka kontzientzia kolektiboa piztea eta itsas ingurunearekin errespetutsuagoa izango den eredurantz aurrera egitea da.