Emakumeen* Mahaia Zineforuma: "La Virgen Roja"

Zarautz 2026(e)ko Maiatzak 27
  • Emakumeen* Mahaia Zineforuma: "La Virgen Roja"

Emakumeen* Etxeko Emakumeen* Mahaiak Zineforum egitasmoa antolatu du 2026 honetarako, zinemaren bidez, hausnarketa kolektiboa sustatzeko asmoz. Ekimen honen helburua da ikus-entzunezkoen bidez gai sozial eta kultural ezberdinak lantzea, pelikula bana ardatz hartuta eta ondorengo solasaldi irekien bidez.

Saio guztiak 18:30ean izango dira, Emakumeen Etxean*, eta jarduera guztietan zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da, parte-hartzea ahalik eta irisgarriena izan dadin.

Saio bakoitzean pelikularen emanaldia egingo da eta, jarraian, solasaldi labur eta parte-hartzailea eskainiko da, ikusitakoaren inguruan iritziak, bizipenak eta gogoetak partekatzeko.

Bigarren Errepublika espainiarrean girotuta, filmak askorentzat ezezaguna edo gutxi kontatua izan den pasarte bat berreskuratzen du: Aurora Rodríguez eta bere alaba Hildegarten bizitza. Hildegart «etorkizuneko emakumea» izateko sortu zuen: aparteko adimena zuen, feminista eta iraultzailea. Hildegart, 16 urterekin, jada abokatua zen, idazlea eta foto sozialistetan aktibista, nazioarteko oihartzunarekin.¿

 
zarautz.eus

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Maiatzak 27
  • Ordutegia18:30
  • LekuaEmakumeen* Etxea
    Zarautz
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Zarautz

Non