Dantzaz eta Gipuzkoako Dantzagunea elkarlanean ari dira proiektu komunitario baten baitan, artea eta sorkuntza herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin. Ekimen honek dantza eta mugimendua ardatz dituen espazio irekia eskaintzen du, gozamenetik eta kuriositatetik abiatuta norberaren gorputza eta adierazpena lantzeko aukera emanez. Ez da esperientziarik behar: saioak adin eta maila guztietarako egokituta daude, eta parte hartzaile bakoitzak bere erritmoan aritzeko aukera izango du. Dantza saioaren ostean, hamaiketako bat konpartituko dugu elkarrekin.
Helduentzako ekintza bat, ele bietan.
Doakoa izango da, baina izena eman beharko da helbide electronico hontan: laura.gomezlatasa@dantzaz.eus
Gipuzkoako Dantzagunea eta Dantzaz-en eskutik.