Arabako Organo Jaialdia 2026: Óscar Candendo

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Ekainak 4
  • Arabako Organo Jaialdia 2026: Óscar Candendo

Arabako 2026ko Organo Jaialdiaren barne.

1971n jaioa, Óscar Candendo Zabala organo-jotzaile, irakasle eta ikertzaile nabarmena da. Musikologian doktorea da Valladolideko Unibertsitatean, eta goi-mailako irakaslea organo, piano, klabe eta ganbera-musika espezialitateetan. Hainbat maisurekin prestatu zen: Montserrat Torrent (Bartzelona), Michel Bouvard eta Jan W. Jansen (Tolosa) eta Bernhard Haas (Stuttgart). Bere ibilbide goiztiarra saritzeko, Lehen Sariak lortu zituen Espainiako Gazte Musikarien Lehiaketa Iraunkorrean (1992) eta «Música en Compostela» ikastaroan (1993).

2001ean sortu zenetik, organo-espezialitateko irakaslea da Kataluniako Musika Goi Eskolan (ESMUC), eta lan hori Donostiako Artzain Onaren katedraleko organo-jotzaile karguarekin eta Europako hainbat jaialditako kontzertu-agenda aktiboarekin uztartzen du.

Ikerketaren esparruan, Donostia Orfeoia-UPV/EHU Musika Ikerketa Saria jaso zuen 2021ean, Vicente Goicoechea (1854-1916) musikagile arabarrari buruz egindako lanagatik. Gainera, egile horren lana biltzen duen Anthologia Sacra (Ficta edicions) bildumako koordinatzailea da.

Egitaraua:

F. Mendelssohn (1809-1847)

  • Sonata op. 65, III
  • Con moto maestoso
  • Andante tranquillo

C. Franck (1822-1890)

  • De Trois Pièces
  • 2. Cantabile

J. G. Rheinberger (1839-1901)

  • De Sonate Nr. 8, op. 132
  • 3. Scherzoso
  • 4. Passacaglia

P. Benoît (1893-1979)

  • De Diptyque en l’honneur de Sainte Thérèse de l’Enfant Jésus
  • 1. Évocation

L. Vierne (1870-1937)

  • De Pièces de fantaisie
  • Clair de Lune op. 53, nº 5
  • Impromptu op. 54, nº 2
  • Carillon de Westminster op. 54, nº 6

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Ekainak 4
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKarmengo Eliza
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non