Sortzaileak Basora Zikloa 2026: The Noventones + Txinparta

Galdakao 2026(e)ko Ekainak 4
  • Sortzaileak Basora Zikloa 2026: The Noventones + Txinparta
  • Sortzaileak Basora Zikloa 2026: The Noventones + Txinparta

Galdakaoko Udalak martxan jarritako ‘Sortzaileak Basora’ egitasmoaren programazioa maiatzaren 28an hasiko da.

Kultur ziklo berriaren egoitza Elexaldeko igerilekuetako Basoa Taberna izango da. Hori herriko sortzaileentzako espazio hurbil eta parte hartzailea  bilakatzea de helburua, musika, literatura, bertsolaritza eta bakarrizketak bezalako diziplinetan euren lana bertan publikoarekin partekatzeko aukera izan dezaten.

Lehen ziklo honetan musika izango da nagusi 2 Musical Souls, The Noventones, Txinparta, David Luengas y los rescatados, Rewinders Rock Band, Sergio and The Lovers eta Perejilek talde eta artisten emanaldiekin. 

Baina hauek ez dira izango ‘Sortzaileak Basora’ egitasmoaren emanaldi bakarrak. Udalak udazkeneko programazioa osatzeko lanean jarraitzen du, eta urrian ere bost jardunaldi antolatuko ditu, hilaren 1ean, 8an, 15ean, 22an eta 29an. Horretan parte hartzeko deialdia abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik; artistek kultura@galdakao.eus helbidera idatzita aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak.

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Ekainak 4
  • Ordutegia19:30 + 20:15
  • LekuaBasoa Taberna
    Galdakao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Galdakao

Non