"Work in progress 2026"

Bilbao 2026(e)ko Ekainak 4
  • "Work in progress 2026"

Museoak bat egingo du, hirugarren urtez jarraian, WIParen (Work in progress) edizio honekin. Workoholics agentziak sortzaile digitalentzako bultzatutako topaketa da, eta ikus-entzunezko –grafikoa eta plastikoa– diseinura eta sorkuntzara bideratutako bi aldibereko tailer izango ditu, sormenaz, lengoaia digitalaz, komunikazioaz eta, azken finean, kultura bisualaz interesa duten ikasle eta artista gazteei zuzenduak.

  • Nondik begiratu?

Ikus-entzunezko tailerra Marcelo Verissimorekin (WIP 2025)

Tailer honetan, Marcelo Verissimok asmoa du museoaren eta bertako erakusketen espazio fisikorantz begiratzeko. Marlene Dumas artistak, Paraleloak eta Meridianoak erakusketako Ezin dut ikusi obraren bidez, ezbaian jartzen du ikuspuntua: Non kokatu kamera? Nondik begiratu? Zein da une erabakigarria?

Ikus-entzunezko lengoaiarekiko lotura duten pertsonentzat sortutako tailer honek ikus-entzunezko narratibarekin jolastea proposatzen du. Tailerrak helburu argia du: balioa ematea begiratzeko moduei.

Garrantzitsua: editatzen trebatuta egon beharra dago (ordenagailu eramangarria barne).

  • Artea eta errealitate areagotua: espazio hutsa betetzea

Esperimentazio-tailerra Andrea Méndezekin (WIP 2025)

Tailer honen egileak –Andrea Méndez– proposamena egiten digu museoko espazioak birpentsatzeko: sor daiteke kulturari aplikatzeko moduko errealitate areagotu bat?

Denise Scott Brown. Hiria, kalea, etxea erakusketatik abiatuta, Andrea Méndezek proposamena egiten du hiri-espazioarekin eta espazio birtualarekin jolasean aritzeko. Tailer honetan, arlo digitalak eta arlo plastikoak elkarrekin bat egiten dute, eremu publikoa, museo-eremua eta parte-hartzaileen eremua bera birpentsatzeko.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko Ekainak 4
  • Ordutegia12:00 - 14:00
  • LekuaBilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Bilboko Arte Eder Museoa, Bilbao

Non