Aztarna Beltza jaialdia Murgian ospatuko da ekainaren 5etik 7ra. Asteburu osoan zehar, auzokideek eta bisitariek lehen mailako zuzenekoak, DJ saioak, haurrentzako jarduerak eta adin guztientzako kultur proposamenak uztartzen dituen programazioaz gozatu ahal izango dute.
Agertoki nagusiak Bea-Murgia plazan eta Villa Jesusako lorategietan kokatuko dira, aire zabaleko kulturaz gozatzeko ingurune paregabea eskainiz.
20:00: Jaialdiari hasiera ofiziala emango zaio Ekitxirrigurdi DJs taldearen erritmoarekin.
19:00: Zuzeneko musika arratsaldez, Dr Sax + Maite Colás + Jon Bellidoren emanaldiarekin.
21:00: Jhana Beaten zuzenekoa eta bere musika proposamen berezia iritsiko dira.
23:00: Gaua reggae eta dub erritmokin itxiko da, Bubblin’ Sound System ft Ziztada & Rlantz taldearen emanaldiarekin.
12:00: Udaberria Gospel-en indarrarekin eta energiarekin hasiko da goiza.
13:30: Jaialdiaren amaiera musikala Juneren emanaldiak emango du.
Jarduera osagarriak:
Musika programazioaz gain, familia osoaren gozamenerako hainbat jarduera izango dira asteburuan zehar: Repair Taberna ekimena, Arantza Corderoren ipuin kontaketa saioak, Yoga tailerrak familian eta Murgiako Eztiaren Museora bisita gidatua.