Geuretik sortuak: Imanol Epelde: "Zerbait sartu zait begian"

Betelu 2026(e)ko Ekainak 5
  • Geuretik sortuak: Imanol Epelde: "Zerbait sartu zait begian"

Zerbait sartu zait begian hitza, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen performance poetikoa da. Imanol Epelde Pagolak umorea, autofikzioa, spoken word-a eta begirada kritikoa nahasten ditu gaur egungo bizimoduaren zauri eta kontraesanei buruz aritzeko: abiadura, produktibitatearen diktadura, zoriontasunaren merkantilizazioa, naturarekiko urruntzea, maskulinitatearen eraikuntza eta euskararen lekua.

Eszenan, testu poetikoek, ahotsak, irudiek eta musikak pieza bakar bat osatzen dute. Emanaldia zuzena da, hurbila eta zirikatzailea; ikusleari barre egiteko eta barrura begiratzeko gonbita egiten dio aldi berean. Gaurko gizartearen nekeak, desioak eta ezinegonak agertzen dira oholtzan, baina baita arnasa hartzeko, sinesteko eta beste modu batera bizitzeko aukera ere.

Proposamen pertsonala bezain kolektiboa da: norberaren begitik abiatu eta denon begira amaitzen den bidaia moduko bat.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko Ekainak 5
  • Ordutegia18:00
  • LekuaUdaletxea
    Betelu
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Betelu

Non