Ekainaren 5ean, Growing eta Okume taldeak Albisinian arituko dira.
GROWING 1998an sortu zen Growing Pains izenarekin, hasiera batean hardcore melodikoa eragin nagusia izanik.
2001. urtea inflexion puntu bat izan zen bere ibilbidean, alde batetik izena aldatu zioten eta GROWING batailatu zuten, eta bestetik, musika orientazio berri batera bideratu ziren hardcore melodikoa alde batera utziz, Jimmy Eat World, Sense Field, Starmarket edo Sunny day real Estate bezalako 90eko hamarkada amaierako taldeetako emo soinura gerturatzeko.Taldea power-hirukotea bilakatu zen, Javi baterian, Samuel baxuan eta Alain gitarra eta ahotsean. 2003tik hirurak taldean jarraitzen dute.
300 kontzertu baino gehiagok bermatzen dute hirukotearen goranzko ibilbidea, Hans Krüger (Montreal Studios) ekoizlearekin “Closer…” (2005/ Tell me a riddle), “Achilles' Heel” (2009/ Tell me a riddle), "Going nuts (2012/Shady lady records), Clumsy (2015/ Shady lady records) eta Suffer (2018/ Shady lady records) lanetan isladatuta.