Abesbatzen ahotsak auzoko kale eta plazetan murgilduko dira, talde batzuk musika tresnez lagunduta. Judimendi Kantari lehenengo edizio honetan lau abesbatza parte hartuko dute. Ametsa, Judimendikoak, Coro Republicano eta Kantaberri.
Hasiera eta bukaera Medico Tornay plazan izango da eta lau taldeak batera abestuko dute.
Emanaldiaren guneak: Judimendi parkea, Pepe Ubis plaza, Sefarad plaza eta Santiago hiribidea 35.