"La Biblioteca Perdida, 2010. urtean Tas Tas irrati librean sortutalo historiari buruzko irratsaioak, bere 600. saioa emitituko du Hika Ateneotik ekainaren 6an. Ohi bezala, Bikendi Goiko-uria, Pello Llarrinaga eta Mikel Carramiñana izango dira mikrofonoan. Goizeko 10.30etan, Sekigaharako batailaren bosgarren kapitulua grabatuko dute, Ruben Ibarzabalel zuzenduta, orain dela 15 urte Japonian bizi den bilbotarra. 600. saioaren emisioa 13:00etatik 15:00ak arte izango da. Doako sarrera egongo da, aretoa bete arte. Informazio gehiagorako, idatzi info@labibliotecaperdida.info helbidera."