Tilda Swintonen performancea Guggenheim Bilbao Museoan: "House of Gestures"

Bilbao 2026(e)ko ekainaren 5(e)tik 2026(e)ko ekainaren 6(e)ra
  • Tilda Swintonen performancea Guggenheim Bilbao Museoan: "House of Gestures"
    Irudia: Dom Pérignon

Guggenheim Bilbao Museoak eta Dom Pérignon etxeak House of Gestures performancea aurkeztuko dute, Tilda Swintonek interpretatua eta Olivier Saillard komisario eta performance-artistak asmatua Dom Pérignon xanpainean eta Guggenheim Bilbao Museoaren arkitektura ikonikoan oinarrituta. Keinuaren, presentziaren eta transformazioaren inguruan sortutako pieza horrek Swinton izango du protagonista, eta publikoak ikusgai izango du Museoko Atrioan.

2025ean, Dom Pérignonek “Creation is an eternal journey” abiarazi zuen, xanpain-etxeak artearekiko duen konpromiso irmoan eta sortzaile ikonikoekiko hartu-eman etengabean sakon errotutako ekimen bat. Honako ekitaldi hau haren jarraipena da.

Performancean zehar, pertsonaiak eta egoerak iradokitzen dituen “leku” bihurtuko da berez bizigabea den eszenatokia, Swintonek hurrenez hurren jarriko dituen jantzietatik abiatuta azaleratzen diren istorio erreal zein alegiazkoen bidez. Hala, publikoak bidaia emozional bat egin ahal izango du espazioan eta denboran barrena.

Guggenheim Bilbao Museoak eta Dom Pérignonek lankidetzan antolatutako jarduera.

Iraupena, gutxi gorabehera: 35 min
Gehienez 2 sarrera pertsona bakoitzeko —Plaza-kopurua mugatua da—
Garaiz iritsi, mesedez. Ateak 20:30ean irekiko dira.
Behin ekitaldia hasita, ezingo da aretora sartu.
Jarduera osoan zehar debekatuta dago mugikorrak eta kamerak erabiltzea.

*Jarduerak aldaketak izan ditzake.

Emanaldi honetan argazkiak eta bideoak egitea litekeena da. Bertaratutako pertsonak hartutako irudietan ager daitezke noizean behin. Irudi horiek informazio-, hezkuntza- eta/edo sustapen-helburuetarako erabili eta zabaldu ahal izango dira hainbat plataformatan, Interneten eta sare sozialetan barne.

Irudiaren kreditua: © Dom Pérignon


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko ekainaren 5(e)tik 2026(e)ko ekainaren 6(e)ra
  • Ordutegia20:45
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaSarrerak: doan, webgunean eskuragarri maiatzaren 21eko (osteguna) 10:00etatik aurrera. Bai Museoko Lagun eta Jarraitzaileentzat, bai publiko orokorrarentzat
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non