Xabier Badiola

Bermeo 2026(e)ko Ekainak 5
  • Xabier Badiola

Xabier Badiolak beste leku eta garai batzuetara eramango gaitu bere gitarrarekin, besteak beste, revival folk britainiarrera eta 60ko hamarkadako euskal kantagintza berrira: Pentangle, John Renbourn eta Nick Draken folk psikodeliko eta barrokotik, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Itoizen soinu autoktonoetara. Nortasun propioarekin egiten du, bizi-pultsu batetik eta garaiko sentsibilitate batetik, eragin desberdinak uztartuz, euskal folklorearen soinuak berreskuratu eta eraldatzen dituen obra batean elkar daitezen, eta konposizioak zintzotasun eta biluztasun ederraz interpretatuz.

Bermeoko Kafe Antzokian gozatu ahal izango dugu bere lanaz datorren ostiralean, ekainaren 5ean, arratsaldeko 20:30etik aurrera. Oso gomendagarria!


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Ekainak 5
  • Ordutegia20:30
  • LekuaBermeoko Kafe Antzokia
    Aurrekoetxea, 27
    Bermeo
    Web
  • Zenbatekoa8 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bermeoko Kafe Antzokia, Bermeo

Non