ARIMA SOUL + GASTEIZ SOUL CLUB DJak

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Ekainak 6
  • ARIMA SOUL + GASTEIZ SOUL CLUB DJak

Udako giroan guztiz murgildu baino lehen, kontzertuen denboraldia amaitzeko, proposamen berezi batekin gatoz; soul, funk eta R&B estiloen erritmo dantzagarriekin agurtuko baitugu gure ikasturtea, musikari dagokionez behintzat. Arima Soul taldeak eta Gasteiz Soul Clubeko DJek IAK hankaz gora jarriko dute.

  • ARIMA SOUL 

2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Lidia gaztearen ahots-talentu handia eta Mikel Makalaren esperientzia eta musika-ezagutza uztartuz, ARIMA SOULek, lehen bost urte hauetan, EP bat, hainbat single eta estudioko bi disko luze kaleratu ditu.

2025eko maiatzaren hasieran disko berria kaleratu zenetik, ARIMA SOUL proiektua «Gaua» (Subterfuge Records) diskoaren aurkezpen-biran buru-belarri murgilduta dago. Orain arte, Euskal Herriko eta Hego Frantziako areto, kultur etxe, jaialdi zein festa ekitaldietan kontzertu ugari eskaini dituzte eta eskaintzen jarraitzen dute.

  • GASTEIZ SOUL CLUBA 

Soul musikari gorazarre egiteko, soul musikaren mezua zabaltzeko eta batik bat soul musikaz gozatzeko sortu zen Gasteiz Soul Cluba. Orduz geroztik, Gasteizko zenbait txokotan aritu da diskoak biratzen, hala nola Ttipia edo Sua tabernetan, Helldorado aretoan edo Old Tower Stuff disko dendan, batzuk aipatzearren. Iruñeako Beltza Weekend eta Xixongo Curuxa jaialdietan ere aritu dira, eta Iruñeako Keops, Donostiako Akerbeltz eta Bilboko Beltza tabernetara ere egin dute bisita.

Gasteiz Soul Cluba binilo euskarrian soula eta gertuko bestelako doinuak (r&ba, funka, boogalooa, …) sustatzeko kolektiboa da, eta mundu azpikulturalean zaildutako 5 disko-jartzaileek osatzen dute: Kobalski, Fernando Acapulco, Rufian, Iggy Klask! eta Ok!antza.

iak.eus

Laburrean

Non