"Malquerida"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Ekainak 6
  • "Malquerida"

Faustino eta Acaciaren ezkontza-eskearen ospakizuna da Esteban eta Raimundaren udako etxaldean. Raimunda alargun geratu zenean Estebanekin ezkondu zen; Acaciak gorroto du Esteban, bere aitaordea.

Eskearen gauean bertan, Acaciaren senargaia hilko dute. Orduan hasiko da tragedia. Osaba Eusebioren semeek, hildakoaren aitak, salatuko dute hiltzailea Raimundaren iloba izan dela, Acaciaren lehen ezkongaia. Baina herriko beste batzuek badakite errugabea dela.

Herriko kaleetan barrena kopla bat zabaltzen hasiko da: “El que quiera a la del Soto… tiene pena de la vida. Por quererla quien la quiere le dicen… la Malquerida”

Pixkanaka, azaleratu egingo dira desio ezkutuak, debekatuak. Rubiok, etxaldeko langileburuak, familien arteko lehia elikatuko du. Egia deskubritzea erabakiko du Raimundak, harik eta egia horrek bere amets guztiak suntsituko dituen arte.

Jacinto Benaventek 1913an sortutako obra du oinarri antzezlanak, eta hizpide ditu maitasuna, patua eta pasio debekatuak.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Producciones OFF
  • Egilea: Jacinto Benavente
  • Zuzendaria: Natalia Menéndez
  • Egokitzapena: Natalia Menéndez, Juan Carlos Rubio
  • Antzezleak: Aitana Sánchez-Gijón, Juan Carlos Vellido, Lucía Juárez, Goizalde Núñez, José Luis Alcobendas, Dani Pérez Prada, Alex Mola, Antonio Hernández Fimia

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaProducciones OFF
  • Data 2026(e)ko Ekainak 6
  • Ordutegia19:30 - 21:10
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa24 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non